ERA: Harremanak 3.0
Sare sozialak gure bizitzaren parte bilakatu dira. Esku artean tresna oso aberasgarriak jarri dizkigute, baina gehienetan ez dugu hauen inguruko informaziorik jasotzen eta ez ditugu hauek ondo erabiltzeko inolako
lanketarik egiten. Ondorioz, sextinga, zibersexua zein ziberjazarpena bezalako fenomenoak sortzen dira; askotan, identifikatzeko eta hauei aurre egiteko baliabide eza izanik.
ERA: Pribatutasuna sarean
Sare sozialak gero eta gehiago erabiltzen ditugu gure bizitzako alor guztietan: aisialdian, ikasketetan, lanean, harremanetan... Baina nolako arrastoa uzten dugu? Nork eskura dezake informazio hori? Nolako ondorioak izan ditzake? Eta etorkizunean? Galdera horiei erantzutera eta, batez ere, sare sozialak egoki erabiltzeko hainbat aholku aletzera bideratutako saioa.
Info: Euskarazko proiektuak
Euskarazko kultura digitalaren esparruan aitzindari izan diren eta egun lanean diharduten proiektuen aurkezpen bideo laburrak: Lehen Hitza Euskaraz, Ahotsak, Gazte Gara Gazte, Booktegi eta Gatazkarik Gabeko Teknologia.